Elhuyar eztabaidak I: GARRAIO ELEKTRIKOA.

Herritarren kultura zientifikoa eta ikuspegi kritikoa sustatzeko asmoz, ZIENTZIAKIDE proiektuaren baitan lau eztabaida-saio antolatu ditu Elhuyarrek.

Zientzia eta teknologia ez direlako soilik adituen eta agintarien ardura; herritarrek ere badute zeresana. Horrela, haien iritziak eta ikuspegiak biltzeko, eta, aldi berean, adituena ere lehen eskutik jasotzeko planteatu dira lau saio horiek. Eztabaidarako aukeratutako gaiak estrategikoak eta eragin handikoak dira, eta, zeharka, hiru auzi hauek ere kontuan hartuko dira: klima, generoa eta hizkuntza.

2020ko urtarrilaren 23an egindako saioan GARRAIO-ELEKTRIKOA izan zen eztabaidagai. Guillermo Roa Zubiak moderatutako saio honetan, Oihana Otaegi Madurga (VICOMTech), Gorka Hoyos Berastegi (KALAPIE elkartea) eta Arrate Alonso Gómez (Mondragon Unibertsitatea) adituek, gerturatu ziren pertsonekin gaiari buruzko beren ikuspegiaz eztabaidatu zuten.

NABARMENTZEKOAK:

“Garraio elektrikoa etorkizuneko erronken konponbidea izan daiteke” Arrate Alonso Gómez.

“Hirien diseinuetan oinezkoen mugikortasunak izan behar du garrantzitsuena” Gorka Hoyos Berastegi.

“Erronka ez dago soilik energiaren eredu-aldaketan, etorkizuneko sistemen ereginkortasuna hobetzea izango da gakoa” Oihana Otaegi Madurga

PARTE-HARTZAILEEN EBALUAZIOA:

ARGAZKI GALERIA:

Utzi erantzuna