
Elhuyarrek 2015 jarri zuen martxan ZientziaKIDE proiektua herritarren parte-hartzea bultzatu eta gizartea zientziara gehiago gerturatzeko.
Ikerketa eta berrikuntza arduratsuaren (RRI ingelesez) estrategia garatzea izango da hemendik aurrera ZientziaKIDE proiektuaren asmoa.
RRI kontzeptua sei eremutan dago banatuta:
-
- Etika: zientziaren alderdi etikoari erreparatzen dio. Praktika onartezinak prebenitzeko asmoa du eta garapen zientifikoen onarpen etikoa lantzen ditu.
- Gobernantza: ardurak denen artean banatu behar dira eta, horretarako, gobernantza-instrumentuak eskaini behar dira gizartearekin ardura partekatua errealitate izateko.
- Zientzia Hezkuntza: zientziako hezkuntza hobetu behar da hiritarrek erabakietan parte-hartzeko aukera izan dezaten, bokazioak ere landuz.
- Genero berdintasuna: ikerketa-taldeetan genero berdintasuna landu, zientziako erabaki-taldeetan ere gizartearen isla egokiagoa egiteko.
- Datuen atzipen librea: zientziaren informazio librea, elkarreragin eta elkarrekin eraikitzeko aukera azkarragoak izateko.
- Herritarren partaidetza: ikerketa-prozesu osoan herritarren partaidetza bultzatu, emaitzak gizartearen balio, behar eta nahietara gehiago hurbiltzeko.
ZientziaKIDEk, beraz, euskal zientzia-sistemaren eta gizartearen arteko zubi-lana egin nahi du.