Proiektuak

ZientziaKIDE 2020: GIZARTE KRITIKOAREN BIDEAN

Gaur egungo gizartea aldaketa-prozesu azkar eta etengabe batean murgilduta dago gizarteari, politikari eta kulturari dagokienez. Testuinguru horretan jasotzen dugun gehiegizko informazioa aztertzeko, beharrezkoa da pentsamendu kritikoa garatzea. Haren bidez, ebidentzietan oinarrituta eraikiko du norberak bere iritzia edo ikuspuntua gizarte demokratiko bateko eragile aktiboak izateko. Izan ere, pentsamendu kritikoak lagunduta, informazio partzialen eta interesatuen, sozialki ezarritako […]

ZientziaKIDE 2019: Zientzia eta gizartea bidegurutzean. Eztabaida dezagun.

2020 urtearen hasieran, lau mahai-inguru egin zituen Elhuyarrek, helburu honekin: gizartean kezka sortzen duten gaiak plazaratzea, ikuspegi zientifiko eta kritikoarekin, eta herritarrekin batera eztabaidatzea, herritarren parte-hartzea sustatzeko helburuarekin. Saio bakoitza gai jakin bati buruzkoa izan zen, eta, zeharka, denetan landu´ziren ingurumena, berdintasuna eta hizkuntza. Hiru adituk parte hartu zuten saio bakoitzean, gaiari buruz zuten ikuspegia […]

Zientziakide 2018: RRI estrategia elkarrekin eraikiz

Zer esan nahi du Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsuak (RRI) euskal ikerketa-sarearentzat? Galdera horri erantzuteko ZientziaKIDE 2018 proiektua garatu zuen Elhuyarrek, euskal sareko eragileekin batera, partaidetza-prozesu baten bidez. Horretarako, hiru jardunaldi egin genituen, RRIaren alderdi teorikoa zein praktikoa lantzeko. Hain zuzen, RRIa aplikatzeko ikertzaileek zituzten ikuspegiak, kezkak eta praktikak elkarrekin partekatzeko aukera paregabea izan zen. Hala, […]

ZientziaKIDE 2017: Urumea ibaian arrain berezien bila

Arg.: Wikipedia ZientziaKIDE Kids 2017 proiektuaren helburua izan zen haur eta gazteek egindako herritarren zientzia erabiliz, Urumea ibaian bizi diren edo bizi daitezkeen hainbat arrain espezie bereziren bilaketa egitea. Hala, hobe ulertzeko non bizi diren eta haien populazioak babesteko edo, inbasoreak diren kasuetan, mugatzeko neurriak hartu ahal izateko. Urumea ibaia Goizuetan Ezkurra mendatean (Nafarroa Garaiko iparraldea) jaio […]

ZientziaKIDE 2016: Pasaiako Badiako ura.

  Itsasoan eta elikagaien berrikuntzan adituak diren AZTIko ikertzaileekin Pasaiako badiako uraren kalitatea neurtzeko proiektua.