Zabaldu da Zientziakide proiektuan izena emateko epea. Elhuyarrek bultzatutako ekimen horren bidez, AZTIko ikertzaileekin batera ikerketa batean parte hartzeko aukera eskaintzen zaie herritarrei.
Pasaiako badiako uraren kalitatea neurtzea da ikerketaren helburua. Herritarrek aukera izango dute zuzenean aritzeko ikertzaileen pare: haien intereseko aztergaiak zehaztu, laginak hartu, laborategian lan egin eta emaitzak jaso, besteak beste.
Parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena Zientziakideren webgunean edo Elhuyarrera telefonoz deituta (943363040). Izena emateko epea irailaren 26an amaitzen da, eta lehen bilera urriaren 14an izango da. Laginketa eta laborategiko probak ere urrian egingo dira.
Herritarren Zientzia
Zientzia egiteko eta gizartean kultura eta jakintza zientifikoa hedatzeko eredu berri bat dakar Zientziakide ekimenak, Herritarren Zientziaren eredua, hain zuzen ere.
Informazio guztia, Zientziakideren webgunean.
Author Archives: Iñigo Martinez
Zientziakide ekimena abiatzeko prest
Elhuyar Fundazioak Zientziakide ekimena abiatu du 2016ko ekainean. Hemendik aurrera herritarren zientziarekin lotutako proiektuak abiatuko ditu herritarren eta ikertzaileen artean lankidetzak sustatzeko.