Hasiera

“GIZARTE KRITIKOAREN BIDEAN”

“ZientziaKIDE 2020: Gizarte kritikoaren bidean” proiektuarekin pentsamendu kritikoa garatu eta sustatu nahi da gizartean, proiektuaren baitan egingo diren ekintza guztietan herritarren parte-hartzea indartuz.

Pentsamendu kritikoa garatzeko eta pentsamendu kritikoaren garapenak duen garrantzia adierazteko, hauek dira 2020ko ekainetik 2021eko ekainera bitartean egingo diren ekintzak:

  • Pentsamendu kritikoa sustatzeko dekalogo baten sorkuntza.
  • “10 egunez PENTSAMENDU KRITIKOA” ekimena.
  • Pentsamendu kritikoa garatzeko gakoak emango dituzten trebakuntza-saioak.
  • Gizartearen parte-hartzea sustatzen duten pentsamendu kritikoari buruzko hitzaldiak.
  • Pentsamendu kritikoa garatzeko on-line jolas baten garapena.
  • Kaleko ekintzetarako “Pentsamendu kritikoaren txokoa”-ren garapena.

Proiektuaren baitan egingo diren ekimen guztiak generoaren eta inklusibitatearen ikuspegitik garatuko dira modu inplizituan, estrategikoan eta zeharka. Gainera, presentzialak diren ekintza guztietan COVID-19aren prebentzioa izango da gure lehentasuna.

Sortutako eduki guztiak ikusgai egongo dira “ZientziaKIDE 2020: Gizarte kritikoaren bidean” proiektuari dagokion atalean.

Proiektuak