Gaur egungo gizartea aldaketa-prozesu azkar eta etengabe batean murgilduta dago gizarteari, politikari eta kulturari dagokienez. Testuinguru horretan jasotzen dugun gehiegizko informazioa aztertzeko, beharrezkoa da pentsamendu kritikoa garatzea. Haren bidez, ebidentzietan oinarrituta eraikiko du norberak bere iritzia edo ikuspuntua gizarte demokratiko bateko eragile aktiboak izateko. Izan ere, pentsamendu kritikoak lagunduta, informazio partzialen eta interesatuen, sozialki ezarritako interesen, joeren, kontsumismoaren, manipulazioaren eta doktrinamenduaren aurkako defentsa-mekanismoak garatzen ditugu.
“ZientziaKIDE 2020: Gizarte kritikoaren bidean” proiektuarekin pentsamendu kritikoa garatu eta sustatu nahi da gizartean, proiektuaren baitan egingo diren ekintza guztietan herritarren parte-hartzea indartuz.
Proiektuaren baitan egingo diren ekimen guztiak generoaren eta inklusibitatearen ikuspegitik garatuko dira modu inplizituan, estrategikoan eta zeharka. Gainera, presentzialak diren ekintza guztietan COVID-19aren prebentzioa izango da gure lehentasuna.
Proiektuko jardueretan sortutako edukia ikusteko, sakatu dagokion irudian: