ZientziaKIDE 2019: Zientzia eta gizartea bidegurutzean. Eztabaida dezagun.

2020 urtearen hasieran, lau mahai-inguru egin zituen Elhuyarrek, helburu honekin: gizartean kezka sortzen duten gaiak plazaratzea, ikuspegi zientifiko eta kritikoarekin, eta herritarrekin batera eztabaidatzea, herritarren parte-hartzea sustatzeko helburuarekin.

Saio bakoitza gai jakin bati buruzkoa izan zen, eta, zeharka, denetan landu´ziren ingurumena, berdintasuna eta hizkuntza. Hiru adituk parte hartu zuten saio bakoitzean, gaiari buruz zuten ikuspegia eskainiz, eta herritarren parte hartzea bultzatuz, Elhuyarreko kide batek gidatutako dinamika baten bitartez.

Eztabaida-saio guztiak Donostiako San Telmo Museoan izango ziren, herritar guztiak zeuden gonbidatuta eta euskaraz izan ziren gaztelaniara aldibereko itzulpena eskainiz.

Eztabaida-saio bakoitzari buruzko informazio gehiago ikusteko (saioaren bideoa, saioaren kronika, parte-hartzaileen balorazioa eta argazki galeria), sakatu gai bakoitzaren irudian:

 

             

 

 

             

Utzi erantzuna