
Itsasoan eta elikagaien berrikuntzan adituak diren AZTIko ikertzaileekin Pasaiako badiako uraren kalitatea neurtzeko proiektua.
Pasaiako badiako ikerketaren helburu zehatzak hauek ziren:
- Pasaiako badiako uren kalitatea neurtzea.
- Herritarrekin lan egiteko metodologia bat finkatzea.
- Adierazle-sistema bat sortzea.
- Herritarren intereseko aztergaiak neurtzea Pasaiako uren kalitatean.
- Herritarren parte-hartzea sustatzea beren inguruneari lotutako ikerketetan.
- Herritarrek AZTIk egiten dituen ikerketen eta ikerketa horien helburuen berri jasotzea lehen eskutik.
- AZTI eta Pasaiako herritarrak harremanetan jartzea.
- Emaitzen berri inguruko komunikabideak aktibatuz ematea.
Finantziazioa
Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren eta Kutxa Gizarte Ekintzaren laguntza jaso zuen.
Egutegia eta ordutegia
– 2016ko urriarenk 14a, ostirala (18:00-19:00): Aurkezpena. Euskaraz eta gaztelaniaz.
– 2016ko urriarenk 16a, igandea (11:00-12:30): Laginketa. Bi taldetan banatuta, bata euskarazkoa, bestea gaztelerazkoa.
– 2016ko urriaren 17a, astelehena (17:00-18:00 euskaraz eta 18:00-19:00 gaztelaniaz): Laborategia. Hirunakako taldetan banatuta.
– 2016ko urriaren 24a, astelehena (18:00-19:00): Emaitzen aurkezpena. Euskaraz eta gaztelaniaz.