Zientziakide 2018: RRI estrategia elkarrekin eraikiz

Zer esan nahi du Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsuak (RRI) euskal ikerketa-sarearentzat? Galdera horri erantzuteko ZientziaKIDE 2018 proiektua garatu zuen Elhuyarrek, euskal sareko eragileekin batera, partaidetza-prozesu baten bidez.

Horretarako, hiru jardunaldi egin genituen, RRIaren alderdi teorikoa zein praktikoa lantzeko. Hain zuzen, RRIa aplikatzeko ikertzaileek zituzten ikuspegiak, kezkak eta praktikak elkarrekin partekatzeko aukera paregabea izan zen.

Hala, parte-hartzaileek RRIa gauzatzeko momentu horretan ikerketa-sistemak zituen mugak identifikatu, eta paradigma aldatzeko eman beharreko lehen pausoak ere zehaztu zituzten.

Aurkezpenak

Gema Revuelta RRI-Elhuyar2018

Rosina Malagrida RRI-Elhuyar2018

Erreportajea

Ondorioen txostena

Ondorioen txostena ZientziaKIDE 2018

Argazki galeria