Zientziakide egitasmoa

Stanislav.nevyhosteny CC BY-SA 4.0

Stanislav.nevyhosteny CC BY-SA 4.0

Ikerketa eta berrikuntza arduratsua egiteko, beharrezkoa da zientzia partizipatiboagoa izatea, herritarrak eta zientzialariak elkartuta aritzea. Horixe bilatzen du Elhuyarren ZientziaKIDE egitasmoak.

Herritarrei zientziara hurbiltzeko aukera ematean, ikerketa-zentroetako lana ezagutzeko eta zientzia egiteko aukera eskaintzen diegu, zientziaren arloan ahalduntzeko bidea eginez.

Eta, era berean, herritarrek lagundu egingo dute egiten den ikerketa zabaltzen, ikerketarekiko atxikimendua areagotzen, laginketa errazten, ikerketaren mundua eta gizartea gerturatzen.

Onurak, beraz, bi aldeetakoak dira, herritarrarentzat eta ikerketa-zentroentzat.

Zer onura ekarriko dizkie herritarrei?

  • Zientziara hurbildu ahal izatea.
  • Ikerketa-zentroetako proiektuetan parte hartzeko eta zientzia egiteko aukera izatea.
  • Ezagutza eta kultura zientifikoa areagotzea.
  • Ikerketa-zentroetan egiten dena ezagutzea.
  • Norberaren interesak eta nahiak ikerketetan txertatu ahal izatea. Ikerketetan eragiteko aukera.
  • Gizartearen onura bilatzen duten proiektuetan parte hartzeko aukera.
  • Ahalduntzea.

 

Zer onura ekarriko dizkie ikerketa-zentroei?

  • Irudi hobea, gizartean duten inpaktua handitzeko aukera.
  • Laginketa errazagoa; laginketaren irismena handitzea.
  • Dibulgazio-lana zuzenean herritarrei egiteko aukera.
  • Herritarren ikuspegiak eta ideiak lehen eskutik jasotzea.
  • Ikerketen helburuak eta komunikazioa anplifikatzea.
  • Herritarren atxikimendua handitzea, konfiantza irabaztea.
  • Proiektuen finantziazioa hobetzeko aukera.
  • Herritarren iritziak, interesak, iradokizunak eta kezkak lehen eskutik ezagutzea, eta ondorioz, zientzia ere herritarren nahietara eta kezketara gehiago hurbiltzea.