Pasaiako Badiako ura (amaituta)

Kategoria: Uraren kalitatea

Mikel Ortega CC-BY-SA 2.0

Argazki hau: Mikel Ortega CC-BY-SA 2.0 – Azaleko argazkia: José Antonio Gil Rodríguez CC-BY 2.0

Itsasoan eta elikagaien berrikuntzan adituak diren AZTIko ikertzaileekin Pasaiako badiako uraren kalitatea neurtzeko proiektua.

Pasaiako badiako ikerketaren helburu zehatzak hauek dira:

  • Pasaiako badiako uren kalitatea neurtzea.
  • Herritarrekin lan egiteko metodologia bat finkatzea.
  • Adierazle-sistema bat sortzea.
  • Herritarren intereseko aztergaiak neurtzea Pasaiako uren kalitatean.
  • Herritarren parte-hartzea sustatzea beren inguruneari lotutako ikerketetan.
  • Herritarrek AZTIk egiten dituen ikerketen eta ikerketa horien helburuen berri jasotzea lehen eskutik.
  • AZTI eta Pasaiako herritarrak harremanetan jartzea.
  • Emaitzen berri inguruko komunikabideak aktibatuz ematea.

Finantziazioa

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren eta Kutxa Gizarte Ekintzaren laguntza jaso du.

Egutegia eta ordutegia

- Urriak 14, ostirala (18:00-19:00): Aurkezpena. Euskaraz eta gaztelaniaz.

- Urriak 16, igandea (11:00-12:30): Laginketa. Bi taldetan banatuta, bata euskarazkoa, bestea gaztelerazkoa.

- Urriak 17, astelehena (17:00-18:00 euskaraz eta 18:00-19:00 gaztelaniaz): Laborategia. Hirunakako taldetan banatuta.

- Urriak 24, astelehena (18:00-19:00): Emaitzen aurkezpena. Euskaraz eta gaztelaniaz.

Argazki-galeria:

Emaitzak:

Ondorioak:

Captura7