Zientziakide egitasmoa

Astronomy_Amateur_3_V2_01
Halfblue CC BY-SA 3.0

Elhuyarrek 2015 jarri zuen martxan ZientziaKIDE proiektua herritarren parte-hartzea bultzatu eta gizartea zientziara gehiago gerturatzeko.

Ikerketa eta berrikuntza arduratsuaren (RRI ingelesez) estrategia garatzea izango da hemendik aurrera ZientziaKIDE proiektuaren asmoa.

RRI kontzeptua sei eremutan dago banatuta:

    • Etika: zientziaren alderdi etikoari erreparatzen dio. Praktika onartezinak prebenitzeko asmoa du eta garapen zientifikoen onarpen etikoa lantzen ditu.
    • Gobernantza: ardurak denen artean banatu behar dira eta, horretarako, gobernantza-instrumentuak eskaini behar dira gizartearekin ardura partekatua errealitate izateko.
    • Zientzia Hezkuntza: zientziako hezkuntza hobetu behar da hiritarrek erabakietan parte-hartzeko aukera izan dezaten, bokazioak ere landuz.
    • Genero berdintasuna: ikerketa-taldeetan genero berdintasuna landu, zientziako erabaki-taldeetan ere gizartearen isla egokiagoa egiteko.
    • Datuen atzipen librea: zientziaren informazio librea, elkarreragin eta elkarrekin eraikitzeko aukera azkarragoak izateko.
    • Herritarren partaidetza: ikerketa-prozesu osoan herritarren partaidetza bultzatu, emaitzak gizartearen balio, behar eta nahietara gehiago hurbiltzeko.

ZientziaKIDEk, beraz, euskal zientzia-sistemaren eta gizartearen arteko zubi-lana egin nahi du.