ZientziaKIDE 2020: GIZARTE KRITIKOAREN BIDEAN

Gaur egungo gizartea aldaketa-prozesu azkar eta etengabe batean murgilduta dago, bai gizarte mailan, baita politika eta kultura mailan ere. Testuinguru horretan, arazo sozialak, mundu mailako krisiak (esaterako, COVID-19 pandemia eta horren ondoriozko krisi ekonomikoa) eta horien inguruan jasotzen dugun gehiegizko informazioa aztertzeko, beharrezkoa da pentsamendu kritikoa garatzea. Horrela, norberak ebidentzietan oinarrituta dagoen bere iritzia  edo ikuspuntua eraikiko du, gizarte demokratiko bateko eragile aktiboak izateko; Izan ere, pentsamendu kritikoaren bidez, informazio partzial eta interesatuen, sozialki ezarritako interesen, modaren, kontsumismoaren, manipulazioaren eta doktrinamenduaren aurkako defentsa-mekanismoak garatzen ditugulako.

“ZientziaKIDE 2020: Gizarte kritikoaren bidean” proiektuarekin pentsamendu kritikoa garatu eta sustatu nahi da gizartean, proiektuaren baitan egingo diren ekintza guztietan herritarren parte-hartzea indartuz.

Proiektuaren baitan egingo diren ekimen guztiak, generoaren eta inklusibitatearen ikuspegitik garatuko dira, modu inplizituan, estrategikoan eta zeharka. Gainera, presentzialak diren ekintza guztietan COVID-19aren prebentzioa izango da gure lehentasuna.

Proiektuko jardueretan sortutako edukia ikusteko, sakatu dagokion irudian:

      

        

Utzi erantzuna