ELHUYAR EZTABAIDAK IV: LURRALDE ANTOLAMENTUA ETA BIZITZA

Herritarren kultura zientifikoa eta ikuspegi kritikoa sustatzeko asmoz, ZIENTZIAKIDE proiektuaren baitan lau eztabaida-saio antolatu ditu Elhuyarrek.

Zientzia eta teknologia ez direlako soilik adituen eta agintarien ardura; herritarrek ere badute zeresana. Horrela, haien iritziak eta ikuspegiak biltzeko, eta, aldi berean, adituena ere lehen eskutik jasotzeko planteatu dira lau saio horiek. Eztabaidarako aukeratutako gaiak estrategikoak eta eragin handikoak dira, eta, zeharka, hiru auzi hauek ere kontuan hartuko dira: klima, generoa eta hizkuntza.

2020ko otsailaren 27an egindako saioan LURRALDE ANTOLAMENDUA ETA BIZITZA izan zen eztabaidagai. Ana Galarraga Aiestaranek moderatutako saio honetan, Aitziber Sarobe Egiguren (mondragon Unibertsitatea), Patxi Galarraga Aiestaran (PROJEKTA) eta Imanol Azkue Ibarbia (Elhuyar Aholkularitza) adituek, gerturatu ziren pertsonekin gaiari buruzko beren ikuspegiaz eztabaidatu zuten.

NABARMENTZEKOAK:

«Natura 2000 sarea da dugun tresnarik txukunena. Hortik tiratu behar da ingurumena kudeatzeko.» Aitziber Sarobe Egiguren.

«Herritarren osasunean eragin handiagoa du posta-kodeak kode genetikoak baino» Patxi Galarraga Aiestaran.

«Hizkuntzaren eta lurraldearen arteko harremana oso estua da» Imanol Azkue Ibarbia.

SAIOAREN BIDEOA:

SAIOAREN KRONIKA:

ELHUYAR EZTABAIDAK IV – Lurralde antolamendua eta bizitza

PARTE-HARTZAILEEN EBALUAZIOA:

ARGAZKI GALERIA:

Utzi erantzuna