ELHUYAR EZTABAIDAK III: FABRIKAZIO AURRERATUA

Herritarren kultura zientifikoa eta ikuspegi kritikoa sustatzeko asmoz, ZIENTZIAKIDE proiektuaren baitan lau eztabaida-saio antolatu ditu Elhuyarrek.

Zientzia eta teknologia ez direlako soilik adituen eta agintarien ardura; herritarrek ere badute zeresana. Horrela, haien iritziak eta ikuspegiak biltzeko, eta, aldi berean, adituena ere lehen eskutik jasotzeko planteatu dira lau saio horiek. Eztabaidarako aukeratutako gaiak estrategikoak eta eragin handikoak dira, eta, zeharka, hiru auzi hauek ere kontuan hartuko dira: klima, generoa eta hizkuntza.

2020ko otsailaren 20an egindako saioan FABRIKAZIO AURRERATUA izan zen eztabaidagai. Ana Galarraga Aiestaranek moderatutako saio honetan, Aintzane Conde Fernández (IMH), Angel Elías Ortega (EHU) eta Arantzazu García Lekue (DIPC) adituek, gerturatu ziren pertsonekin gaiari buruzko beren ikuspegiaz eztabaidatu zuten.

NABARMENTZEKOAK:

“Hurrengo urteetan nanoteknologiak eragin handia izango du gure bizitzan” Arantzazu Garcia Lekue.

“Historikoki hainbat aurrerapen teknologiko ez dira izan gizartearen mesedetan eta 
edozein garapen teknologikok gizarteari egin beharko lioke mesede” Angel Elías Ortega

“Automatizazioak berrikuntza handiak ekartzen ditu, eta, gainera, oso epe motzean aldatzen ditu
gauzak. Horretarako enpresak eta langileak prestatu behar dira” Aintzane Conde Fernández

SAIOAREN BIDEOA:

SAIOAREN KRONIKA:

ELHUYAR EZTABAIDAK III – Fabrikazio aurreratua

PARTE-HARTZAILEEN EBALUAZIOA:

ARGAZKI GALERIA:

Utzi erantzuna